Lagun Artea goian

Guaixe 2009ko azaroaren 16a

Partida ona jokatu zuen Lakuntzako Lagun Arteak igandean etxean. Mutilbera taldea hartu zuten lakuntzarrek, eta nahiz eta bi taldeek lan egin, esan beharra dago joko zikina ere ikusteko parada izan zela. Ildo horretan, arbitroa ez zen fin ibili eta Lagun Arteko zortzi jokalariri eta taldeko material arduradunari txartel horiak atera zizkien; baita ere Mutilberako lau jokalariri. Partida bukaerara aldera iritsi ziren Lagun Artearen bi golak: Erbitik 77. minutuan sartutakoa eta Mendietak 91.ean lortutakoa. Mutilbera ez zen partidari buelta emateko gai izan. Hiru puntu oso garrantzitsu horiek bikain etorri zaizkio Lagun Arteari, liderrak eta bigarrenak bana berdindu eta gero sailkapeneko lehen postuak oso paretsu geratu direlako. Horrela, Zizurko Ardoi da preferente mailako lider, 22 punturekin. Lagunak bigarrenak 21 puntu ditu, eta Lagun Artea hirugarrenak 20 puntu. Goian jarraitzeko primerako aukera du Lagun Arteak larunbatean, bigarrena den Lagunak taldearen kontra jokatuko dutelako lakuntzarrek Barañainen. Partida gogorra izango da, bigarren postua eta, zergatik ez, lidergoa dagoelako jokoan. Ea lakuntzarrek ongi jokatu eta irabaztea lortzen duten.