Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzako Udalak urriko azken bilkuran aho batez erabaki zuen azken polizia operazioan atxilotutako ezker abertzaleko kideak "askatzea, arrazoi politikoengatik atxilotuak izan direlako". Udalak Alderdien Legea bertan behera uzteko eskatu du, eta horrekin batera salatu du "inkomunikazio erregimena, legeria antiterroristak eta dispertsioak eskubideen urraketa eragiten duela". Lakuntzako Udalak ere "estatuaren jardunbide antidemokratiko, autoritario eta errepresiboa" salatu du. Eta "gatazka luzatzea irtenbide barraka" duen jardunbidearen aurrean udalak "irtenbide demokratikoa bilatzeko konpromisoa berretsi" du.