Zilarrezko domina Jesus Mari Goikoetxearendako

Guaixe 2009ko azaroaren 24a

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kirolaren Urrezko Domina Juan Barcos Nagoreri ematea erabaki du, nazioko eta nazioarteko ekitaldietan Nafarroako judoaren enbaxadore gisa eta, oro har, Nafarroan kirolaren alde egin duen lanagatik. Bestalde, Nafarroan kirola sustatzen aritu diren 24 nafarrei Nafarroako Kirolaren Zilarrezko Domina eman die. Tartean dago Jesus Mari Goikoetxea Velaz lakuntzarra. Jesus Mari Goikoetxea 25 urte baino gehiago aritu da lanean futbolean, Lakuntza Kirol Elkartean eta Lagun Artea futbol taldean, eta berak egindako lanak fruitua izan du, Zilarrezko Domina jasoko duelako. Lagun Artea taldean lanean jarraitzen du Goikoetxeak, eta zeharka bada ere, sari hau Lakuntzako futbol taldearendako ere bada. Zorionak, bada, Jesus Mari Goikoetxeari, eta jarrai dezala orain arte egindako lan oparoarekin.