Lagun Artea primeran

Guaixe 2009ko azaroaren 30a

Partida bikaina jokatu zuten Lakuntzan Lagun Arteak eta Infanzonesek. Atsedenaldira joan baino lehen lakuntzarrek aurreratzea lortu zuten, Miguelek penaltyz sartutako golari esker. Egia esan Lagun Arteak primerako taldea dauka. Entrenatzaileak gidatuta atzelari, erdilari eta aurrelarien sare bikaina sortu dute. Eta joko on hori primeran erakutsi zuten igandean Lakuntzan. Infanzonesek ere ongi jokatu zuen baina etzuen jakin egoerari buelta ematea. 70. minutuan Diegok lakuntzarren bigarren gola sartu zuen eta horrela despeditu zen lehia. Preferente mailako lehen multzoko liderra Zizurko Ardoi da, 28 punturekin. Gertutik jarraitzen dio Lagun Arteak, 26 punturekin, eta Burlades hirugarrenak 22 puntu dauzka. Asteburu honetako jaiak direla eta, preferente mailako hurrengo jardunaldia hurrengo asteburura atzeratu da. Abenduaren 12an 13 punturekin sailkapenean hamabigarrena den Gazte Berriak taldea izanen du arerio Lagun Arteak, Gazte Berriakekoen etxean. Goiko postuei eusteko garrantzitsua izanen da hiru puntuak Lakuntzara ekartzea.