Rock izarrak oihalera

Guaixe 2009ko abenduaren 22a

Jokin Alegria Kale-k mihise gainera eraman ditu rock izarrak. Gustuko duen marrazkilari batengandik hartu zuten ideia. "Rolling Stones taldeko kideak marraztu zituen hark. Nik, berriz, nire gustuko musikariak aukeratu ditut" azaldu ditu. Zerrenda luzea osatzen dute musikariek: Michael Jackson, Mick Jagger, Fito... 15 artista pintzel ukitu zehatzez egindako erretratuetan. Pastel eta oleoz egindako margolanak dira. Margolaritzara zaletua da Jokin Alegria. "Anaiaren ondoan hasi nintzen margotzen eta horretan jarraitzen dut" esan digu. Iruñeko akademia batean ikasten du berezko duen trebetasunari mami gehiago ateratzeko. Joan zen astelehenean mustu zen erakusketa Lakuntzako Sorginak tabernan. "Egindako lana kalera atera eta jendeak ikusteko aukera ona eskaintzen du tabernak" azaldu du lakuntzarrak esker onez. ErakusketaAstelehenean ireki zituen ateak Lakuntzako Sorginak tabernan. Ikusgai egonen da ilbeltzean barna.