SAN SAASTIÑAK 2010

Guaixe 2010eko urtarrilaren 19a

Aurten 5 egun izanen dituzte Lakuntzako San Saastiñek; gaur hasi eta larunbatean despedituko dira. Lakuntzako Festen Batzordeak prestatu du egitaraua, eta 10.000 euroko aurrekontua erabili dute.Lakuntzarrek gogo biziz ospatzen dituzte herriko patroiaren festak. San Saastin bezperan hasiko dira ospakizunak, ilbeltzaren 19an, eta aipatzekoa da Lakuntzako Pertza elkarteak antolatutako danborradak aurten bere 20. urteurrena ospatuko duela. Gaur gauerdian hasiko da danborrada, eta aurten nor omenduko duten oraindik ez dute azaldu, baina urteurren berezia dela kontuan hartuz, sorpresaren bat edo beste izanen da. Bihar egun handia da eta lakuntzarrek San Saastin ermitara joko dute, meza eta auzateaz gozatzera. Larunbatera bitartean lakuntzarrek eta bisitariek izanen dute zertaz gozatu. Ilbeltzak 19, asteartea 18:00etan    Frontenis txapelketako finala.19:30ean    Txupinazoa.19:30ean     Piperropil txapelketa plazan.20:00etatik 21:00etara Iñaki musikaria. 20:00etan      Auzatea eta buruhandiak.21:00etan     Zezensuzkoa.0:00etan     Danborrada. Lakuntzako Pertza elkartea.Ondoren Iñaki musikaria.Ilbeltzak 20, asteazkena, San Saastin eguna6:00etan     Aurora.11:30ean     Erromeria San Saastiñera.12:30ean     Meza.19:00etan     Dantzari txikiak ELAI-ALAI. 19:00etan     Alkate dantza.19:30etik 21:00etara Modestorekin dantzaldia.20:00etan    Auzatea eta buruhandiak.21:00etan     Zezensuzkoa.23:00etatik 2:00etara Modestorekin dantzaldia.Ilbeltzak 21, osteguna10:00etatik 13:30era Haurrendako tailerrak eta jolasak pilotalekuan MUGAIPE.13:00ean    Auzatea.19:00etan    GELDI HOR! Eskolako ikasleek eskainitako antzerkia zinean.19:30etik 21:00etara DUO AMETSekin dantzaldia.20:00etan    Auzatea eta buruhandiak.21:00etan    Zezensuzkoa.23:00etatik 2:00etara DUO AMETSekin dantzaldia.Ilbeltzak 22, ostirala11:00etatik 13:00era Puzgarriak Behar - Zanan.13:00ean     Auzatea.16:00etatik 18:30era Puzgarriak Behar Zanan.18:30ean    Txokolatada plazan.19:00etan    Martires de una esperanza liburuaren aurkezpena zineman. Egileak:Felix Adan Gaitán eta Juan Manuel Adan Gaitán19:30etik 21:00etara AMETS taldearekin dantzaldia.20:00etan    Pilota partidak Behar-Zanan.                     4 1/2ko partida: Flores / Asteasu                     Binaka: Mikel Goñi-Lasa III / Koka- Sainz II                     Antolatzailea: GARFE. Sarrera: 15 €20:00etan    Auzatea eta buruhandiak.21:00etan    Zezensuzkoa.23:00etatik 2:00etara AMETS taldearekin dantzaldia.Ilbeltzak 23, larunbata11:00etan    Futbol partidak.  13:00ean     Erraldoi eta buruhandiak.13:00ean     Auzatea. 14:30ean     Kuadrilen bazkaria zinean.                    KRISIAREN AURKAKO MENUA (Menu merkeenak postrea saritzat).17:00etan    Sokatira EUSKADIKO TXAPELKETARAKO KANPORAKETA Behar-Zanan.19:30etik 21:00etara AMETS taldearekin dantzaldia.20:00etan    Auzatea eta buruhandiak.21:00etan    Zezensuzkoa.23:00etatik 2:00etara AMETS taldearekin dantzaldia.