Oraindik bada festetan zerekin goza

Guaixe 2010eko urtarrilaren 21a

Urtero moduan lakuntzarrek sainduari eskainitako ermitara joan ziren. Jende ugari bildu zen ermita txikiaren ondoan, meza entzun eta ondorengo auzateaz gozatzeko. Asteazken arratsaldean ere, lakuntzarren beste ohitura bat berritu zen, Alkate Dantza. Makina bat herritar plazan bildu ziren, lehenik dantzari txikien eta, ondoren, helduen dantza saioa ikustera. Urtero moduan piperropil lehiaketa ere jokatu zen. San Saastiñen omenezko festak larunbatera arte luzatuko dira.DanborradaAzken 20 urtetan San Saastiñ festei soinu banda jarri izan dien danborra da ere ez zen falta izan astearteko gauerdian. 60 bat danborrarik osatu zuten konpainia. Joxe Flores zuzendariak plazara bideratu zuen. Aldamenean zituen Juan Jose Burillo Zubeldia Lakuntzako Pertza elkarteko estandartea eramanez, baita Ander Agirre eta Cristina zubillaga ere, sarda eta sukaldeko pala zeramatenak. Behin plazan, danborrariak, parrokiako abesbatzaren laguntzaz, patroiaren omenezko himnoa interpretatu zuen. Ondoren, Sarriegiren martxa ezagunen txanda izan zen: Tatiago, Idiarena eta Diana. Danborradak bi aginte makila ditu, Lakuntzakoaren sustatzaileek (Ricardo Areta eta Joxe Flores) iaz Barañaingoaren sorreran lagundu zutelako eta esker onez makila bat eman zietelako. Emanaldiaren erdian omenaldiaren txanda izan zen. Lakuntzako Pertza elkarteak Lakuntzako herria omendu nahi izan zuen, danborradari emandako babesagatik. Elkarteko lehendakari orde Javier Anduezaren eskutik lakuntzarren izenean Jose Ramon Garin alkateak jaso zuen ohorezko txanoa. Jakinarazi zuenez, udaletxean toki nabarmena emanen dio udalak txanoari. Joxe Floresendako ere izan zen ezusterik, danborradaren sustatzaile eta azken 10 urteetako zuzendari gisa ohorezko beste txano bat jaso zuen. Ilbeltzak 21, osteguna10:00etatik 13:30era Haurrendako tailerrak eta jolasak pilotalekuan MUGAIPE.13:00ean    Auzatea.19:00etan    GELDI HOR! Eskolako ikasleek eskainitako antzerkia zinean.19:30etik 21:00etara Duo Ametsekin dantzaldia.20:00etan    Auzatea eta buruhandiak.21:00etan    Zezensuzkoa.23:00etatik 2:00etara Duo Ametsekin dantzaldia.Ilbeltzak 22, ostirala11:00etatik 13:00era Puzgarriak Behar - Zanan.13:00ean     Auzatea.16:00etatik 18:30era Puzgarriak Behar Zanan.18:30ean    Txokolatada plazan.19:00etan    Martires de una esperanza liburuaren aurkezpena zineman. Egileak:Felix Adan Gaitán eta Juan Manuel Adan Gaitán19:30etik 21:00etara Amets taldearekin dantzaldia.20:00etan    Pilota partidak Behar-Zanan.                     4 1/2ko partida: Flores / Asteasu                     Binaka: Mikel Goñi-Lasa III / Koka- Sainz II                    Antolatzailea: Garfe. Sarrera: 15 €20:00etan    Auzatea eta buruhandiak.21:00etan    Zezensuzkoa.23:00etatik 2:00etara Amets taldearekin dantzaldia.Ilbeltzak 23, larunbata11:00etan    Futbol partidak. 13:00ean     Erraldoi eta buruhandiak.13:00ean     Auzatea.14:30ean     Kuadrilen bazkaria zinean. Krisiaren aurkako menua (Menu merkeenak postrea saritzat).17:00etan    Sokatira Euskadiko Txapelketarako Kanporaketa Behar-Zanan.19:30etik 21:00etara AMETS taldearekin dantzaldia.20:00etan    Auzatea eta buruhandiak.21:00etan    Zezensuzkoa.23:00etatik 2:00etara AMETS taldearekin dantzaldia.