Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskara Kultur Elkargoak eta Pamielak IV. Mikro-ipuin Lehiaketa antolatu zuten iaz, Nafarroako ikastetxeetako ikasleei zuzendua. Ikasleek, gehienez ere, 100 hitz edo 12 lerroko ipuinak idatzi behar zituzten euskaraz. Berriki eman dute saridunen berri.Sakanara iritsi da sarietako bat: Lehen Hezkuntza kategorian Ohorezko Aipamena jaso du Oier Larunbe Lizarraga Lakuntzako Luis Fuentes ikastetxeko ikasleak, Galdera ipuinari esker. Kategoria horretan Iruñeko Frantzisko Deuna ikastetxeko Malen Barriola gailendu da, Hodei txikiaren ipuin zentzugabea lanarekin. Bigarren Hezkuntzan, berriz, Iruñeko Biurdana Institutuko Leire Unzuek irabazi du Maite deitzen didate ipuinarekin. EKEk eta Pamielak Mikro-liburua argitu zuten aurreko edizioetako irabazleen lanik onenekin. Baliteke aurtengo irabazleen lanek bide bera jarraitzea.Ez du lan erraza izan epaimahaiak, erantzun itzela izan baitu lehiaketak: Nafarroako 37 ikastetxetako ikasleek parte hartu dute lehiaketan. 645 lan aurkeztu dira, 412 Lehen Hezkuntzan eta 233 Bigarren Hezkuntzan. Alberto Barandiaran altsasuarra izan da epaimahaikidetako bat, Inma Errea, Joxe Migel Bidador, Angel Erroz eta Migel Asiainekin batera.