Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Iruñean jokatu zuen Lakuntzako Lagun Arteak, Amaia taldearen kontra. Lehen zatian Iruñekoek dominatu zuten eta 19. Minuturako bi gol sartu zituen Amaiako Dani Navak. Atsedenaldiaren ondoren Lagun Artea gehiago izan zen; baina, hala ere, jokalari sakandarrek ez zuten kontrako atean haztatzen. Egoera are gehiago okertzeko arbitroak Lagun Arteako Daniel atezaina kanporatu zuen, eta jokalari bat gutxiagorekin aritu behar izan zuten lakuntzarrek. Morenok Lagunendako lehen gola sartzea loratu zuen 57. minutuan, baina partida bukatzear zegoenean, 85. minutuan, Amaiako Maxik gola sartu eta 3-1 irabazi zuen Amaiak. Partida galtzearekin batera lidergoa galdu du Lagun Arteak. Zizurko Ardoi da lider berria, 36 punturekin. Lagun Artea bigarrena da, 35 punturekin. Hurrengo asteburuan 19. jardunaldia dago jokoan. Lagun Arteak Zizurko Ardoi liderra hartuko du igandean Zelai Berrin. Partida gogorra eta zirraragarria aurreikusten da, lidergoa baitago jokoan. Ea atzera ere lakuntzarrendako den.