Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteartean banatu ziren EKE-Pamilearen IV. Mikro-ipuin Lehiaketako sariak Iruñeko San Franzisko ikastetxe publikoan. Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano telebistako aurkezleek gidatu zuten sari banaketa ekitaldia. Lakuntzako Luis Fuentes ikastetxeko Oier Larunbe Lizarragak Lehen Hezkuntzako Aipamen Berezia jaso zuen Galdera ipuinari esker. Nafarroako 37 ikastetxek parte hartu dute Euskara Kultur Elkargoak eta Pamiela argitaletxeak antolatutako lehiaketan. 412 lan aurkeztu dira Lehen Hezkuntzakoen kategorian eta 233 Bigarren Hezkuntzan. Horien artean, lakuntzarraren lana nabarmendu du epaimahaiak.Mikro-ipuina: GalderaNik banuen galdera bat eta galderak zera galdetu zidan:-Zer duzu buruan niri galdetzeko? - harritua gelditu nintzen hori entzutean.-Galderek ez dugu galderik erantzuten - erantsi zuen galderak- erantzuna nahi baldin baduzu ez egin galderak eta ekin ekintzari.Ekintza honen ondoren harritua gelditu nintzen galderek zer egin dezaketen jakin nuenean. Hausnarketa baten ondoren konturatu nintzen banekiela nire galderaren erantzuna eta geroztik erantzunak nahi ditudan bakoitzean galderei galdetzen diet erantzuna.Oier Larunbe Lizarraga, 11 urte, LH 6. maila Lakuntzako Luis Fuentes Ikastetxe Publikoa.