Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Preferente mailan lidergoa jokoan zuten Lakuntzako Lagun Arteak eta Zizurko Ardoik Zelai Berrin. Partida ikusgarria espero zen, goian dauden bi taldeena, baina partidak ez zuen esperotako maila onik izan. Zizurkoak izan ziren aurreratu zirenak baina Laguneko Nietok berdintzea lortu zuen. Gainera, atsedenaldia baino lehen Santestebanek gola sartu eta Lagun aurreratzea lortu zuen. Tamalez, bigarren zatiko 55. minutuan Ardoik berdintzea lortu zuen. Oso estu dago preferente mailako sailkapena. Ardoi da liderra, 37 punturekin, eta Lagun Artea eta Ezkabarte bigarren eta hirugarrenak dira, 36 punturekin. Egoera korapilotsua da, liderrak izan nahi badute irabaztera behartuta baitaude hiru taldeak, horrek dakarren presioarekin. Horrela, larunbatean Elizondon jokatuko du Lagun Arteak, sailkapenean azkena den Baztan taldearen kontra. Ea hiru puntu horiek lortu eta goian egoteko aukerei eusten dioten.