Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzako Udalak 480.000 euroko inbertsioa eginen du industrialdea zabaltzeko. Jose Ramon Garin alkateak azaldu digunez, "Sagarte enpresatik mendebalderantz, Arbizu alderantz zabalduko da industrialdea". Alkateak gaineratu duenez, "gaur egun hirigintza plana prestatzen ari gara eta inguru hura guztia, Arbizuko mugaraino, industrialdea izatea proposatu da". Industrialdeari dagokionez, Lakuntzako alkateak esan digunez, "enpresa bat herrian kokatzeko asmoa azaldu zuen. Udalak ez zuen industriarako lurrik, baina gaia aztertu eta gero erostea erabaki du". Garinek aurreratu digu, enpresa batek industria eremu erdia erosiko duela eta beste batekin hitz egiten ari dira. Alkateak jakinarazi digunez, "industrialdean pabilioiek patio bat dute ere eta horrek ere interesa sortu du".Udalaren asmoa da Enplegurako eta Jasangarritasunerako Toki Inbertsioaren Estatu funtsetik Lakuntzara etorriko diren 126.269 euroak industrialdeko urbanizazio lanak egitera bideratzea. Udalak gainontzeko 353.731 euroak aurreratuko lituzke. Arbizuko mugaraino urbanizatuko da. DatuakAzalera: 20.000 m2Erabilgarri: 10.000 m2Eraikinak: 3 1. eraikinak: 5.775 m2koa. 2. eraikinak: 2812,5 m2+1187,5 m2ko patioa. 4.000 m2 guztira. 3. eraikinak: 1.151,5 m2Kaleak: 3.971,48 m2Berdeguneak: 1.605,3 m2Aparkalekuak: 128