Udaletxea, martxo akaberarako

Guaixe 2010eko otsailaren 24a

Lakuntzako udaletxea martxo akaberarako erabilgarri izatea espero du Jose Ramon Garin alkateak. Udalaren aurreikuspenen arabera, lanak martxoko aurreneko astean despedituko dira. Ondoren, eraikina garbitu eta udalaren tresneria, altzariak eta agiriak lekuz aldatu beharko dira. Lan horiek auzolanean egitea aurreikusten du udalak. Bestalde, Espainiako Etxebizitza Ministerioak onartu egin du Lakuntzako Udalak zinema berritzeko aurkeztutako aurrekontua, 715.000 euro. Lanak iraila aldera has litezke. Parte hartzeaLakuntzako alkateak aurreratu duenez, "aurtengo aurrekontuen zirriborroa talde guztiei pasako diegu". Garinek ziurtatu duenez, "herritarren parte hartzea indartu nahi dugu. Hemendik aurrera bultzada eman nahi diogu. Horregatik heldu den urtean aurrekontuak jendearekin egiteko asmoa dugu".