Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Horrela jokatu behar du Lakuntzako Lagun Arteak, Subizaren kontra etxean aritu zen bezala, joko bikainarekin, nahiz eta Subiza modu ez oso egokian aritu. Sekulako ilusioarekin aritu ziren jokalariak, gogo askorekin. Horrela, urrezko hiru puntu lortu zituen Lagun Arteak Subizari 3-2 irabazita, Montoya, Gasco eta Nietoren golei esker. Jokalari guztiak primeran aritu ziren. Irabazteaz gain lidergoa eskuratu zuten lakuntzarrek. Lagun Artea liderrak 42 puntu dauzka, Ardoi bigarrenak 41 eta Burladesek 38. Hortaz, estu dago liga. Larunbatean Mutiloan jokatuko du Lagunek, jaitsiera postutan dagoen Amigóren kontra. Askotan lehia hauek izaten dira konplikatuenak baina espero dezagun lakuntzarrek bolada onarekin jarraitzea eta lidergoari eustea.