Lakuntzarrak Haur Kantari Jaialdian

Guaixe 2010eko martxoaren 2a

Larunbatean eman zioten hasiera 2010eko Haur Kantari Jaialdiari Antsoainen. Bost talde, bikote bat eta bakarlari bat aritu ziren kantuan. 120 partaide izan ziren denera, talde batzuk oso jendetsuak izan baitziren. TaldeakLakuntzako Luis Fuentes ikastetxeak bi parte-hartzaile eraman zituen lehen saiora: talde bat eta bikote bat. Lagun Onak taldeak Zazpiak oihal batetik abestia eskaini zuen. 10-11 urteko gaztetxoak aritu ziren kantuan: Cristina Añazco, Josu Cerezo, Nekane Mendieta, Gaizka Sagarzazu, Maria Zubillaga, Leire Meaza, Javier Lopez, Ariane Andueza, Oier Larunbe, Munia El Marhoum, Ander Cartagena eta Jon Arregi. Ibon Arregi (tronpeta), Aitor Mozo (soinua), Martin Larraza (gitarra) eta Cristian Jimenezen (bongoak) laguntza izan zuten. Horietako batzuk oholtza gainera igo ziren bigarren aldiz, bikotea osatuta: Munia El Marhoum eta Ariane Andueza izan ziren; Beti Alai bikotea. Txanpon baten truke abestia eskaini zuten.Arangurengo Josu Zabala izan zen bakarka ausartu zen bakarra. Aitorpena abestiaren bertsioa eskaini zuen. Lakuntzako taldea ez beste guztiak Mendillorriko Mendigoiti ikastetxetik joan ziren. Iruñerriko ikastetxeak jaialdian parte hartzen zuen lehen aldia zen, baina gogotsu egin zuen lehen ahalegina. Lau talde eraman zituen, bakoitza 20 bat parte-hartzailerekin. Zarena zarelako, Lau teilatu, Arren erro zaharrak eta Kuba abestiak eskaini zituzten. Tartean, horrelako talde jendetsuei esker, giro bikaina izan zen 2010eko Haur Kantari Jaialdiko lehen saioan. Leporaino bete zen Antsoaingo aretoa. HurrenakAsteburuak saio berria ekarriko du. Larunbatean, 18:00etan izanen da, Elizondoko Lur aretoan. Beste bi saio gehiago izanen dira martxoko hurrengo asteburuetan, martxoaren 14an, Agoitzen eta martxoaren 20an, Lekunberrin. Horietan ere izanen dira sakandarrak, Altsasutik batzuk eta Lakuntzatik besteak. Maila onena ematen dutenak azken saiora gonbidatuko dituzte. Iruñeko Gaiarre antzokian izanen da, martxoaren 28an.