Eneko Otxagabiaren Telcom taldearen aurkezpena

Guaixe 2010eko martxoaren 10a

Krisiaren eraginez eta kostuak partekatzeko Telcom taldeak eta Reyno de Navarra pista taldeak bat egin dute. Talde bakoitzak banaka eginen dituzte bere kontuak, baina azpiegitura berbera izanen dute, kostuak murrizteko. Helburua bi taldeak lehiakorragoak izatea eta emaitza hobeak izatea da. Telcom Maderas taldeak 21. urtez jarraian babestuko du afizionatuen taldea. Peña Ciclista Alas taldeko Juan Salasek, Telcom taldeko zuzendariak, azaldu zuen aurten Telcomek 60.000 euroko aurrekontua duela, eta aurrekontu horrekin 16 txirrindulariz osatutako taldea sortu dutela. Horietatik soilik lau dira nafarrak, Eneko Otxagabia tartean. Kneeperss holandarra, Jorge Adelbio Soto uruguaidarra eta Belmoukhtar argeliarra dira, akaso, aipagarrienak. Taldearen helburua Vasconavarro egutegiko probetan ongi aritzea izanen da, eta horretaz gain Vargeliako Itzulian parte hartuko dute. Telcom-Reyno de Navarra afizionatuakEliteak: Javier Paúles, Paul Kneepers, Siebe Bastiaan Breed, Ricardo Franco, Miguel Bergua, Jorge Adelbio Soto, Abdelkabé Belmoukhtar eta Joseba Cortazar.23 urtez azpikoak: Oscar Sanz, Adrián Barceló, Alberto Ara, Eneko Otxagabia, Marcos Rondan, Jairo Labarta, Enrique Marraco eta German Lopez.