Asteburuan bi jardunaldi jokoan

Guaixe 2010eko martxoaren 15a

Lagun Arteak lidergoari eutsi dio Mutilberari 1-3 irabazi eta gero. Dena ematera atera zen Lakuntzako taldea, joko bikainarekin, eta horrela 10. minuturako Davilak gola sartzea lortu zuen. Egia esan primeran aritu ziren Gasco eta Davila, elkar ulertze handiarekin. 30. minutuan, eta Joseba Bakaikoaren pase ederrari erantzun bikaina emanez, bigarren gola sartu zuen Laguneko Rubenek. Atsedenaldia eta gero dena ematera atera ziren Mutiloabeitikoak. Horrela, ezarritako presioaren ondorioz 1-2 hurbiltzea lortu zuten, baina Laguneko Gascok 1 eta 3koa ezarri zuen markagailuan. Tarte horretan Mutilberakoak Lagunekoak probokatzen aritu ziren, ea ondorioz arbitroak Iruñerriko bi jokalari aldageletara bidali zituen. Giro nahasi horrekin despeditu zen lehia, eta Lagunek egoerari behar den moduan erantzuten jakin zuen. Lagun Artea liderrak 49 puntu ditu, eta Zizurko Ardoi bigarrenak 48 puntu. Asteburu honetan bi jardunaldi jokatuko dira. Lehenik eta behin, ostiralean, San Jose egunean, otsailaren bigarren asteburuan jokatzekoa zen 21. jardunaldia eta elurrarengatik atzeratu behar izan zena jokatuko da. Iruñean jokatuko du Lagunek, sailkapenean 12.a den San Jorgeren kontra. Eta igandean zazpigarrena den Barañaingo Lagunak taldea hartuko du Lagun Arteak Lakuntzan, 16:00etatik aurrera. Ea nola doan asteburua.