Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteartean mustu zuen Tasubinsak Lakuntzako egoitzako okupazio-terapia gela. Tasubinsak egoki prestatu du gela eta han 24 ezgaitu intelektualendako okupazio-terapia eskainiko du. Okupazio zentro gisa jardungo da gela hori. Tasubinsak aurten 20 urte betetzen ditu eta urteurren ekitaldien barruan kokatu zuten okupazio-terapia gelaren mustutzea. Lakuntzako arduraduna da Peio Razkin Goikoak. Berak azaldu zuen gela berria enpleguko zentro berezian egon ezin duten pertsonei okupazio zerbitzuak eskaintzen dizkiela. "Premia indibidualen arabera terapia bereziak behar dituzten pertsonei dago zuzenduta". Razkinek jakinarazi zuen 24 pertsona daudela okupazio-terapian. HitzakTasubinsako presidente Alberto Toca Lopez de Torrek esan zuenez, "guk lana azpikontratatzen dugu eta krisiak kolpatu egin gaitu". Hala ere, hobetzeko bidea ikus daitekeela ziurtatu zuen. Tasubinsak, besteak beste, Ufesa, Arfe, Isphording, Cocinas Lacunza, General Electric, Schneider edota BSHrendako lan egin du. Tasubinsako kudeatzaile gisa mustu zen Jose Perez Planok "hobekuntza bilatzen" segituko duela esan zuen. Isabel Garcia Malo gizarte gaietarako kontseilaria ere mustutze ekitaldian izan zen. Terapia gela zerbitzu sarea osatzen zuela esan zuen, baina azpimarratu zuen hobetzeko lanean segi beharra zegoela. Garcia Malok gogora ekarri zuen lehen ezgaituen atentzioak eta zaintzak zutela lehentasuna, orain, berriz, gizartean parte hartzea. Helburu hori lortzeko elkarlanaren beharra azpimarratu zuen. Eta bide horretan familiek eta zentroetako langileek egiten dutena goraipatu zuen. Lau jardueraOkupazio terapia gelan lau jarduera eginen dituzte ezgaituek. Haietako bat kazetaritza tailerra da. Haren bidez okupazio zentroetara doazen pertsonen trebetasun jakin batzuk garatu nahi ditu Tasubinsak; esaterako: komunikatu nahi dutena eta nola komunikatu nahi duten erabaki behar dute. Horrek pertsonen autodeterminazioa eta alfabetizazio informatikoa sustatzen du. Asteartean, esaterako, kontseilaria elkarrizketatu zuten. Horrekin batera, 45 urtetik gorako ezgaituen oinarrizko funtzio kognitiboak (memoria arreta, espazio-denboran orientazioa eta kalkulua) suspertzeko saioak eginen dira. Horrela zahartzeari aurre egin nahi zaio. Aldi berean, besteekin harremanetan jartzeko trebeziak garatu eta indartu mahi dira. Azken finean, emozio ongizatea suspertzea pertsonalki aberasteko giroa sortuz. Bi jarduera gehiago ere badaude: eskulan tailerraren bidez, sormena eta psikomotrizitatea landuko dituzte. Azkenik, pertsona horien dependentzia murriztu eta haien bizi kalitatea hobetzeko zerbitzuak eskainiko dira gelan. Ez gaituen elkarteaVirginia Ruiz de Egino Ruiz de Egino Sakanako Ez-gaituen Elkarteko presidentea asteartean Lakuntzan izan zen. Berak esan zigun okupazio-terapia gelarena ideia ona zela. "Gure etorkizuna izanen da, ezgaitu batzuk ezin baitute lan egin". Ruiz de Eginok gaineratu zuen orain babestutako pisu edo etxeak (laguntzaileak dituenak) besterik ez direla falta, "ezgaituak hemen bizitzeko, haien artean. Autonomia izan dezaten". Ruiz de Eginorekin batera, zentroan dauden pertsonen senideak, Lakuntza eta Etxarri Aranazko alkateak eta Sakanako Mankomunitateko presidentea egon ziren asteartean. Lakuntzako planta1985ean ANFAS elkarteak Nafarroako Gobernuari Lakuntzako Lanbide Heziketako eskolako egoitza erabiltzea eskatu zion. 45 pertsonendako okupazio-zentroa sortzeko asmoa zuen elkarteak. 84/85 ikasturtean eten zuen bere jarduna Lakuntzako eskolak eta Hezkuntza Departamentuak eskaera egokitzat jo zuen. Komunak eta tailerrak eraberritu ondoren, 1987ko urriaren 7an hasi zen lanean Tasubinsaren Lakuntzako zentroa. Tasubinsaren Lakuntza hartzen duen eraikina hainbat udalena da: Irañeta, Uharte Arakil, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz eta Lizarraga, Unanu eta Dorraoko kontzejuena. Horien guztien izenean Lakuntzako Udalak mugagabeko alokairuan utzi zion Tasubinsari. 38 pertsonaGaur egun 38 pertsona daude; Irurtzun, Etxeberri, Irañeta, Uharte Arakil, Arruazu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Urdiain, Altsasu, Olatzagutia, Latasa eta Oskozkoak.