Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Industrial Barranquesa lantegiko langileek heldu den astearte eta asteazkenean greba eginen dute. Asteartean lantegi aurrean kontzentrazioa eginen dute egun guztian. Asteazkenean, berriz, Iruñera joateko asmoa dute. Zuzendaritzak aurkeztu duen enplegu erregulazio espedientearen kontra protesta egin nahi dute horrela. Espediente mistoa da eta 30 langile kaleratzea eta beste horrenbesteri aldi baterako kontratuak etetea aurreikusten du. Langileek grebara jotzeko erabakia astelehenean hartu zuten. Bi boto besterik ez ziren izan mobilizazioen kontrakoak. Grebarekin batera langileek erabaki dute egunero lantegi aurrean kontzentrazioa egitea. 13:00etatik 15:00etara izanen da. Lanera sartu behar dutenak ordu bat lehenago doaz eta lanetik atera direnek ordu bat ematen dute lantegi aurrean. Haiekin batera, espedientea indarrean duten langileak daude. Bihar zuzendaritza eta langileen ordezkariak bilera egitekoak dira.