Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urte beteko lanen ondoren, bihar mustuko da Lakuntzako udaletxe berria. Jose Ramon Garin alkateak azaldu duenez atzo eta gaur udala itxita egonen da. Bi egunak apaizaren etxetik udaletxe berrira mudantza egiteko erabiliko dira, makina bat tresna, altzari, agiri eta bestelakoak tokiz aldatu behar baitira. Udal langileek astelehenetik aurrera udaletxe berrian hartuko dituzte herritarrak. Astelehenean ateak zabaldu aurretik goitik behera eraberritutako eraikina bertatik bertara ezagutzeko aukera izanen dute lakuntzarrek. 12:00etan dago hitzordua jarrita. Alkateak jakinarazi du udalean aritu diren alkate eta zinegotzi guztiak gonbidatu dituztela. Haien lantokia izandakoan izan diren aldaketak ikusteko aukera izanen dute. SakabanatutaUdaletxeko lanek iraun duten bitartean hainbat zerbitzu han eta hemen sakabanatu behar izan dira. Udala bera, apaiz etxera lekualdatu da. Mediku kontsulta Mikel Arregi kaleko 35. zenbakian dago eta, antza, tarte batean han segituko du. Jubilatu elkartea Kale txiki tabernara leku aldatu zen. Posta bulegoak Euskadiko Kutxaren atzeko aldean kokatu zen eta liburutegia itxita egon da.