Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur eta bihar greba egunak dituzte Industrial Barranquesa enpresan. Langileen %98k bat egin du lanuztearekin. Zuzendaritzak aurkeztu duen enplegu erregulazio espedientearen kontra protesta egin nahi dute horrela langileek. Izan ere, 30 langile kaleratzea eta beste horrenbesteri aldi baterako kontratuak etetea aurreikusten du. Zuzendaritzako eta enpresa batzordeko kideak bihar 9:45ean dute hitzordua jarrita. Gainontzeko langileek Iruñeko bidea hartuko dute eta Nafarroako Parlamentuaren aurrean kontzentratuko dira.