Aurrerabiderik ez Barranquesan

Guaixe 2010eko martxoaren 31

Gaur bildu dira Industrial Barranquesako eta enpresa batzordeko ordezkariak (3 ELAkoak eta LABeko 1). Langileen ordezkariek zuzendaritzari, beste behin ere, enplegu erregulazio espedientetik kaleratzeak kentzeko eta, horrekin batera, langile guztiei urte bukaerara arte kontratuak eteteko espedientea egiteko eskatu dute. Enpresak proposamena aztertuko du eta, atzera ere, heldu den ostegunean bilduko dira. IruñeanAstearte eta asteazkenean greba egin dute Industrial Barranquesako langileek (%98k enpresa batzordetik jakinarazi dutenez). Asteartean lantegi atean protesta egin bazuten, gaurkoan Iruñeko bidea hartu zuten. 11:30etik 13:00etara Nafarroako Parlamentu aurrean kontzentrazioa egin dute. Iruñean zeudela baliatuta, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuarekin bilera eskatu dute. Heldu den ostiralerako gelditu dira. Greba egun gehiagoEgoeran aldaketarik eman ez denez, Industrial Barranquesako langileek heldu den asteko asteazken eta ostegunean greba eginen dute. Bestalde, opor egunak pasa eta gero, asteartetik aurrera, 13:00etatik 15:00etara lantegi aurrean kontzentrazioak eginen dituzte, aurretik egin duten moduan. EspedienteaJakina denez, enpresako zuzendaritzak espediente mistoa aurkeztu du: 30 langile kaleratu eta beste horrenbesteri aldi baterako kontratuak eten.