Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Industrial Barranquesako langileek aste honetan astelehenean bakarrik egin zuten lan. Gainontzeko egun guztiak greban eman dituzte eta gauzak aldatzen ez badira heldu den aste osoa ere greban emanen dute. Zuzendaritzak 30 langile kaleratzeko eta beste horrenbeste langileri lanaldia erregulatzeko aurkeztu du, eta langileek horren kontra ari dira protestan. Enplegu erregulazio espedientearen kontsulta epea astelehenean despedituko da. Zuzendaritzak langileei egindako eskaintza berritu egin zuen: lan egindako urte bakoitzeko 25 egun eskaini zien, urte bateko mugarekin. Bi urteren bueltan lana balego kaleratutakoak kontratatzeko aukera ere aipatu du zuzendaritzak. Langileak ez daude eskaintzarekin ados. "Industrial Barranquesa bideragarria da. Enpresaren ekonomia nahiko saneatuta dago". Kaleratzeak baztertu eta beste edozertaz hitz egiteko prest jarraitzen dute. Bitartean Nafarroako Gobernuarekin harremanetan egon dira, haien egoera azaltzeko. Aurreko astean ere bi egunez greba egin zuten. ManifestazioaLarunbatean 20:00etan da. Ibarreko kaleratu guztiak gogoan dituztela, sakandar guztiak parte hartzera deitu dituzte.