Gazteak primeran Kuadrillategi Egunean

Guaixe 2010eko apirilaren 27a

Eguraldia lagun primeran pasa zuten Kuadrillategi Egunean bildu ziren gazteak. Aretxabaleta, Lasarte-Oria, Lakuntza, Urdiain eta Irurtzungo gaztetxoak bildu ziren Lakuntzan. Elkar ezagutzeko eta lotsa galtzeko hainbat jolas egin zituzten lehen-lehenik. Ondoren, frontoitik atera gabe, paellak prestatzen hasi ziren. Menuaren oinarri zela, bazkari ederraz gozatu zuten kalean. Ondoren, guztien artean jaialdia osatu zuten. Horretarako herri bakoitzeko gazteek ikuskizun bat eskaini behar zuten. Aretxabaletakoek antzerki emanaldia egin zuten. Lasarte-Oriakoek dantza saioa eskaini zuten. Euskal dantzen emanaldia eskaini zuten, aldiz, lakuntzarrek. Eta argazki pila batez lagunduta haien herriari buruzko diaporama eskaini zuten urdiaindarrek. Guztiek, bukatzeko Tximeleta taldearen dantzaldiarekin ongi pasatzeko aukera izan zuten. IrurtzunLakuntzan, Urdiainen eta Altsasun sortu ditu Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak kuadrilategiko taldeak. Horien atzetik, ostiralean, Irurtzungoa jarriko da martxan. 17:00etatik 19:15era bilduko dira zazpi gaztetxo. Oraindik ere izena emateko aukera dago. Gutxienez bost kidez osatutako koadrilek eman behar dute izena. Horretarako kultur etxetik pasa edo Aizpea euskara taldera edo euskara teknikariarengana jo daiteke (arakil.euskara@sakana-mank.com). Atakondoako DBH 1 edo 2ko ikasleak izan behar dute interesatuekKuadrilategi programaHaren bidez, gazteek euren koadrilekin ongi pasatzeko aukera dute, besteak beste, irteerak, festa ekintzak, musika eta ikuskizunak biltzen direlako kuadrilategin.