Lakuntzako liburutegia ateak zabalik

Guaixe 2010eko maiatzaren 3a

Lakuntzako liburutegi berriak gaur irekiko ditu ateak. Lakuntzako udaletxearen eraberritze lanen barruan, toki eta aurpegi berria eman diote udal liburutegiari. Udaletxeko baxu edo etxabean egonen da aurrerantzean. Kontxi Arbizu liburuzainak harrera eginen die bertara hurbiltzen diren guztiei. Kultura eskuraKultura eta informazioa oinarrizko eskubideak dira. Horiek herritarren eskura jartzeko helburuarekin Lakuntzako Udalak liburutegi berria irekiko du astelehenean. Liburutegiaren bidez irakurketa sustatu eta teknologia berriak herritarren eskura jarri nahi dira. EzaugarriakUdaletxearen goiko plantatik baxu edo etxabera pasa da liburutegia; beraz, irisgarritasunean irabazi du. 92 metro karratu ditu, L eran kokatuta. Zenbait espazio bereizten dira bertan: mailegu, kontsulta eta irakurketarako gunea; zibergunea, herritarrak teknologia berriak eskura eta doan izan ditzaten; eta haurrendako txokoa, haurrak eta haien zaintzaileendako bideratua.Obrek 113.524,13 euroko aurrekontua zuen. Lakuntzako Udalak inbertsio horri aurre egiteko Cederna Garalur erakundearen bidez, 60.000 euroko diru laguntza jaso du. ZerbitzuakMaileguak: Irakurle txartelarekin etxera eraman ditzakezu liburu (15 egun) eta DVD, CD eta bestelako material bereziak (2 egun). Mailegua etxera eramateko zerbitzua: Liburutegira joan ezin direnendako.Kontsulta eta erreferentzia: Balio, funtzio edo ezaugarriengatik maileguan hartu ezin diren dokumentuak liburutegian kontsultatu daitezke.Hemeroteka eta aldizkariak: Liburutegian kontsultatu daitezke. Wi Fia: Liburutegian internetera konektatu daiteke doan. Ordenagailuak: Aurrez txanda hartuta, liburutegiko ordenadoreak erabili daitezke internetera konektatzeko edo lanak egiteko. Irakurle txartela: Doakoa da. Eskuratzeko nahikoa da eskabide inprimakia bete eta sinatzea.OrdutegiaIrailetik ekainera, 17:00etatik 20:00etara.