Kultur illek jardueraz beteko du Lakuntza

Guaixe 2010eko maiatzaren 6a

Udaberria, loreak, plaza giroa... Horiekin guztiekin lotzen dugu maiatza. Baina Lakuntzan bestelakoak ere ekartzen ditu urteko bosgarren hilabeteak. Ekainaren erdialdera arte Kultur illek kultura jardueraz beteko du Lakuntzako herria. Ipuin kontalariak, zinea, antzerkiak, pintxo dastatzea, hitzaldiak, erakusketak, kirola, etab. horiek eta gehiago aukeran izanen dituzte lakuntzarrek.Herritarrak ardatzBeste behin ere, Kultur ille ezin da ulertu herritarren parte-hartzerik gabe. Lakuntzako Udalak orain bi urte jarri zuen abian Kultur ille, herritarren lankidetzarekin. Bi urte geroago nabaria da izpiritu hura. Aurten, esaterako, kale antzerki parte hartzailea antolatu da, Txingurriye taldearen laguntzarekin. Maiatzaren 22an izanen da eta herriko haurrek parte-hartzea espero da. Asteburu berean eginen da III. Pintxo Dastaketa, herriko tabernen parte-hartzerik gabe ezinezkoa izanen litzatekeena.Bestalde, herritarren erakustaldiak iragarri ditu Lakuntzako Udalak. Hor kokatzen dira musika eskolako haurren emanaldia (ekainak 4), lentzeria eta pintura erakusketa (ekainak 5, 6) eta soinketa erritmiko erakustaldia (ekainak 11). Kultur illek arrakasta izanen badu, antolatzen ez ezik ikusten eta gozatzen duten lakuntzarrak ere behar dira. Eskaintza zabala dute ekainaren erdialdera arte.Ipuin kontalaria liburutegianAstelehenean ireki zituen ateak Lakuntzako liburutegi berriak. Urtebete itxita egon ondoren, lakuntzerrek gustura hartu dute zerbitzu berria. "Hemen etxean baina gusturago ikasten da" esan ziguten bertan aurkitu genituen gazteek.Hain zuzen ere, bertan mustuko dute 2010eko Kultur ille. Gaur, 18:00etan, Maite Arrese ipuin kontalaria izanen da bertan. Txori batek kontatutako ipuinak ekarriko ditu Lakuntzara. Liburutegi berria mustutzeko modu ederra izanen da. Egitaraua:Maite Arrese ipuin kontalaria. Maiatzaren 7an, ostiralean, 18:00etan, liburutegian.Aupa Etxebeste! zine emanaldia. Maiatzaren 15ean, larunbatean, 20:00etan, Gure Nahia elkartean.Kirolarien mahai ingurua. Maiatzaren 21ean, ostiralean, 19:30ean, Lakuntzako Pertza elkartean.Kale antzerki parte-hartzailea. Maiatzaren 22an, larunbatean, 11:00etan, herriko plazan.III. Pintxo Dastaketa. Maiatzaren 22an eta 23an, herriko tabernetan.Escandalo monumental liburuaren aurkezpena. Maiatzaren 28an, ostiralean, 20:30ean, udaletxean.Argazki rallya. Maiatzaren 29an, larunbatean, herrian.Xamarikoren kutxa magikoa antzerkia. Maiatzaren 29an, larunbatean, 18:30ean, herriko plazan.Los Totem taldearen kontzertua. Maiatzaren 30ean, igandean, 19:30ean, herriko plazan.Musika eskolako kontzertua. Ekainaren 4an, ostiralean, Lakuntzan.Lentzeria eta pintura erakusketa. Ekainaren 5ean eta 6an, udaletxean.Bertso poteoa eta afaria. Ekainaren 5ean, larunbatean, 19:00etatik aurrera.Argazki rallyaren erakusketa. Ekainaren 6an, igandean, herriko plazan.Soinketa erritmiko erakustaldia. Ekainaren 11n, ostiralean, 19:00etan, frontoian.Lakuntza-Aralar mendi lasterketa. Ekainaren 13an, igandean, 9:30ean, herriko plazatik aterata.