Pintxo gozoak dastatzeko prest

Guaixe 2010eko maiatzaren 20a

Lakuntzako udalak herriko talde eta elkarteekin elkarlanean antolatutako Kultur Ille aurrera doa, eta asteburu honetan menu gozo, edo hobeto esanda, gazi-gozoa dakar: III. Pintxo Dastatzea. Lakuntzako taberna eta jatetxe guztiek egin dute bat III. Pintxo Dastatzearekin. Izenak esaten duen bezala, ez da lehiaketa; hortaz, ez da pintxorik sarituko. Helburua herrian giroa sortzea da, pintxo dastarzearen aitzakiarekin jendea kalera ateratzea animatzea, eta bestetik tabernariek euren eguneroko pintxoez gain pintxo landuagoak eta sortzaileagoak egiteko aukera izatea. Bost taberna edo jatetxe animatu dira ekimenarekin eta eskaintza berezia prestatu dute. Lakuntzarrek eta hurbiltzen direnek pintxoak dastatu eta euren ezaugarriak, zaporea, itxura eta beste komentatzeko aukera izanen dute. Pintxoak-Sorginak: 1.Txistorraz betetako patata. 2. Hirugiharra piper berdearekin eta ziza saltsarekin.-Ongi etorri: 1.Eguzkilore. 2.Bolatxo begetarianoak intxaurrekin.-Lagun Artea: 1.Panzeta, txistorra, urdaiazpiko eta piper berdezko montaditoa. 2.Txerri azpizuna eta gaztazko montaditoa.-Tximonena: 1.Olagarroa plantxan baratxuri aparrarekin. 2.Txahal-isatxa beteta. -Arregi: 1. Etxeko odolkiye goxue. 2.Etxeko txistor goxue. Kirolarien mahainguruaMaiatzaren 21ean, ostiralarekin, 19:30ean Lakuntzako Pertza Elkarteak kirolarien mahaingurua hartuko du. Osasunako jokalariak, Aitor Zubieta pilotariak eta bestek hartuko dute hitza. Jakina, kirolariei edozein galdera egiteko aukera izanen da.