Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzako Kultur illek gustu guztietarako jarduerak dakartza. Larunbatean, Argazki Rallyaren txanda izanen da. Kamera esku artean hartu eta rallyan parte hartzera animatu dituzte herritarrak. Goizeko 11:00etan jarri dute hitzordua, udaletxean.ProzeduraArgazkilariek zazpi ordu izanen dituzte irudiak hartzeko. Goizeko 11:00etan aterako dira Lakuntzako udaletxetik, argazki kameraren memoria hutsik dutela, eta 18:00etan itzuliko dira. "Ez da denbora gehiegi; baina argazkilarien espontaneitatea, momentuan agertzen zaizkien aukerak ateratzeko gaitasuna baloratuko da" azaldu dute antolatzaileek. Argazkiak ateratzeko eremua Lakuntzako herrigunera mugatuko da. Gaiei dagokienez, askatasuna erabatekoa da. Paisaiak, natura, jendea, irudia, xehetasunak... hartu daitezke. 18:00etan, rallya amaituta, parte-hartzaileak udaletxera itzuliko dira. Egunean zehar ateratako argazkietatik 4-5 aukeratu eta horiek aurkeztuko dituzte. Antolatzaileek horien arteko onena aukeratuko dute. Felix Arregi eta Izaskun Igeltz dira jardueraren arduradunak. HerritarrendakoAntolatzaileek herritar guztiak gonbidatu dituzte argazki rallyra. "Ez da behar ezagutza berezirik izatea, are gutxiago profesionala izatea" argitu du Izaskun Igeltzek. "Etxe guztietan izanen da kameraren bat, beraz, herritarrak parte hartzera animatzen ditugu" esan digu Izaskunek.Orain arte kaleko pintura lehiaketa antolatzen zen. "Horrelakoak gero eta herri gehiagotan zeudela ikusita eta herrian argazki zaletasuna zabaltzen ari zela pentsatuta, argazki rallya antolatzea erabaki genuen" azaldu du. Aurten eman dute lehen urratsa eta urtez urte hobetzea espero dute. ErakusketaEkainaren 6an argazki Argazki Rallyan ateratako argazkien erakusketa eginen da Lakuntzako plazan. Bertan banatuko dira sariak.