Xamarikoren kutxa magikoa

Guaixe 2010eko maiatzaren 28a

Iratxo bihurria da Xamariko. Euskal ipuin eta ametsetako pertsonaia ezagutzeko aukera izanen dute lakuntzarrek asteburuan. Magiaz beteriko kutxa ekarriko du berarekin. Kutxa horri esker, aspergarria zirudien arratsaldea abenturaz betetako bidaia bihurtuko da. Xamariko ipuin eta komiki sorta baten protagonista da eta, haren bidez, neska-mutilek euskal mitologian murgilduko dira, gauza berriak ikasiz eta primeran pasaz.