Nafarroako Ondarearen Aldeko Plataformak Escándalo monumental liburua argitaratu zuen iaz. Altaffaylla Kultur Elkarteak argitaratu zuen 324 orriko liburu kolektiboa. Haren bidez, erakundeak Nafarroako eliza, ermita, etxe, lur eta bestelako ondare publikoen pribatizazioa salatzen du. 1998tik 2008ra Nafarroako Diozesiak 1086 jabetza jarri ditu bere izenean. Horien artean daude Sakanako zenbait eliza eta lur eremu. Erakundea osatzen duten 117 udal eta kontzejuek jabetza herriei dagokiela defendatzen dute. Kezka horretatik sortu da liburua. Isi Caballerok aurkeztuko du liburua gaur iluntzean, Lakuntzako udaletxean.