Jose Migel Olanok utzi gaitu

Guaixe 2010eko maiatzaren 25a

Lakuntzako Lagun Artea Futbol Taldeko zuzendaritzako kidea zen Jose Migel Olano irurtzundarra, eta atzo zendu zen, 58 urterekin, gaixotasun larri baten ondorioz. Zuzendaritzako kidea izateaz gain Lagun Artea taldea bera ere zuzendu zuen tarte batean. Kirolzalea, ezgaituen eskubaloi selekzioan gogoz aritu zen lanean eta emaitza onak lortu zituen. Musika izan zen lakuntzar batekin ezkondua zegoen irurtzundar honen bere beste zaletasuna, eta Lakuntzako Koroan kantatzen zuen. Bere aldeko hileta elizkizunak gaur izanen dira, arratsaldeko zazpietan, Lakuntzako elizan.