Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Goizean goiz, 10 bat lagun atera ziren kalera, Lakuntzako txoko ederrenaren bila. 12 urtetik beherakoak ziren gehienak, baina heldu batzuk ere, beldurra alde batera utzi eta, kamera eskuan, kalera atera ziren. Bazkal garaira arte nahi adina argazki atera zituzten eta horien arteko 4-5 onenak aurkeztu zituzten. Herritarren txanda Argazkilariek egin zuten haien lana eta orain herritarren txanda da. Igandean herriko plazan jarriko dituzte Argazki rallyan ateratako argazkiak. Herritarren botoek erabakiko dute irabazlea. Erabakiak erabaki, Argazki Rallyan parte hartu zuten gaztetxo guztiek izanen dute saria: ateratako argazkiaren kopia ederra jasoko dute.