Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekainaren 13an, 9:30ean abiatuko da VII. Lakuntza-Aralar mendi lasterketa, Dantzaleku-Sakana taldeak antolatuta. Nafarroako Mendi Federazioak antolatutako Mendi Lasterketen Zirkuiturako baliagarria da Lakuntzako proba, eta aldi berean Nafarroako Kluben Arteko Txapelketa izanen da. Korrikalariek Aralarren barna 28,5 kilometroko proba izanen dute aurrean, eta guztira, 2.308 metroko desnibela. Probaren informazio guztia www.lakuntza-aralar.com webgunean edo ondoko telefonoetan jaso daiteke: 618 883 077 (Mikel) edo 677 674 451 (Andoni). www.lakuntza-aralar.comLakuntza-Aralar mendi lasterketan aritzeko aipatu web gunean eman beharko da izena, ekainaren 8ra arte. Federatuta daudenek 15 euro ordaindu beharko dituzte eta ez daudenek 18 euro.