Lentzeria eta pintura erakusketa

Guaixe 2010eko ekainaren 4a

Eskulanetan abila da lakuntzar asko eta asko. Batzuk pintzel eta margoak hartu eta direnak eta ez direnak margotzeko gai dira. Beste batzuek, berriz, orratzaz eta hariaz astintzen dute sormena. Lakuntzako Udalak antolatuta, bi pintura tailer sortu dira: 9-14 urtekoen taldean 8 gaztetxo bildu dira eta helduenean 8. Adela Sanchez izan dute irakasle. Lentzeria tailerrean, berriz, 10 emakume bildu dira, Olga Urtasun irakaslearekin. Ikasturte osoan ezer lan ederrak egin dituzte Lakuntzako lentzeria eta pintura tailerreko ikasleek. Orain, lan horien erakusteko garaia iritsi da. Igandean, jendaurrean jarriko dituzte eskulanak. Herritarren abileziaz gozatu nahi duenak, udaletxetik pasa baino ez du.