Argazki Rallyko sariak etxekoendako

Guaixe 2010eko ekainaren 9a

Igandean banatu zituzten Lakuntzako I. Argazki Rallyko sariak. Korpus Egunak eta argazki erakusketak jendez bete zuten herriko plaza. Argazki Rallyaren irabazleak hautatzeko giro egokia izan zen. Lakuntzar andanak parte hartu zuen bozketan; 150 bototik gora jaso zituzten. "Herritarren parte hartzeak Argazki Rallya indartu du" adierazi zuen Izaskun Igeltzek; "ea datorren urtean argazkiak ateratzera ere animatzen diren" gehitu zuen.IrabazleakHerritarren bozek hala erabakita, helduen kategorian Felix Arregi izan zen irabazlea 30 botorekin. Haurren kategorian, berriz, Jokin El Marhoum gailendu zen, 40 botorekin. Irabazleek egindako argazkien koadroak jaso zituzten. Antolatzaileek Argazki Rallyan ateratako lan guztiak jaso dituzte. Ez dute baztertzen etorkizunean erakusketa bat egitea. Bertso-afariaBestalde, larunbatean bertso-afaria izan zen Lakuntzan. Kultur Illeren barruan antolatutako jarduera izan zen. 50 bat herritar bildu ziren Lagun Artea elkartean. Giro ederra jarri zuten Eneko Lazkozek eta Xabi Payak.