Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dantzaleku-Sakana atletismo klubak Lakuntzako Zabalarte klubaren lekukoa hartu du Lakuntza-Aralar mendi lasterketa antolatzeko. Aurreko edizioekin alderatuta ez dago aldaketarik eta dena prestatuta dago igandean, ekainaren 13an, Lakuntza-Aralar mendi lasterketa jokatu dadin. Aurtengoa VII. Edizioa izango da.Nafarroako Mendi Federazioak antolatutako Nafarroako Mendi Lasterketen Zirkuiturako baliagarria izango da Lakuntzako lasterketa, eta aldi berean Kluben Arteko Nafarroako txapelketa izanen da. Guaixeren erredakzioa ixteko garaian 256 korrikalari zeuden izena emanda. Izena ematea www.lakuntza-aralar.com web gunearen bitartez egin behar zen eta itxita dago, baina interesa dutenek 618 883 077 telefonora deitu dezakete. Aralarko paraje ederretatik barnaKorrikalariak 9:30ean abiatuko dira Lakuntzako plazatik eta gehienez 5 orduko denbora tartea izanen dute proba burutzeko. Guardetxera igoko dira, antzinako galtzadatik pasaz. Guardetxetik Albi eta Mugardin barneratuko dira, Belokiren lepora joz eta handik zuzen Unako putzura ailegatuz, gero Hirumugarrietako tontorrera (1.431 m) iritsi arte. Ondoren Lakuntzarako bidea hartuko dute Errenaga, Pagomari eta Sandindegitik barna jaitsiz. Korrikalariek 28,5 km-ko ibilbidea osatu beharko dute eta bidean 2.308 metroko desnibela gainditu. Zailtasunaren aldetik, maila ertaina du probak. Guztia jasangarriagoa egiteko bost hornidura-gune izanen dira. Antolakuntzak ere beste horrenbeste kontrol gune jarri ditu. Bukaeran, ohikoa denez, masajeak hartzeko aukera eskainiko du Surya masaje eskolak. Korrikalari guztiek kamiseta eta diploma jasoko dute opari. Parte-hartzaileek euren dortsalak probaren egunean bertan jaso ahal izango dituzte, goizeko 8:00etatik aurrera, edo nahiago badute bezperan, larunbat arratsaldean. SariakSari banaketa 13:15ean hasiko da eta Sakanako trikitilariek giroa berotuko dute. Podiumera igotzen diren gizonek eta emakumeek sari berak eskuratuko dituzte. 1. 350 euro, txapela eta trofeoa.2. 120 euro eta trofeoa.3. 80 euro eta trofeoa.4. Kirol jantzia.5. Kirol jantzia.6. Kirol jantzia.Lehen lakuntzarra: trofeoaLehen sakandarra: trofeoaKategoria bakoitzeko lehenengo hirurek trofeoa jasoko dute.