Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekainean sartu gara eta, oporren atean, Sakanako Musika Eskoletako ateak ixtear daude. Lakuntzako San Saastin Musika Eskolak musika emanaldiarekin itxiko du ikasturtea. Ikasleek hilabete hauetan ikasitakoa erakusteko aukera izanen dute. Lakuntzarrek, berriz, herriko musikari berriekin gozatzeko parada dute. Emanaldia Lakuntzako Kultur Illeren barruan kokatzen da.KontzertuaLakuntzako San Saastin Musika Eskolan zenbait musika tresna lantzeko aukera dago: pianoa, akordeoia, gitarra, tronpeta, txistua, bateria eta gaita. Instrumentu horiek guztiak entzuteko aukera izanen da gaur arratsaldean Lakuntzan. Musikari gehienek taldean joko dute, baina bakarlariak ere izanen dira. Txikienak eta Musika eta Mugimenduko ikasleak ere eszenatokira igoko dira.