Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzako Udalak festetako kartela hautatzeko lehiaketa antolatu du. Bi kategoria ezarri dituzte: 16 urtetik gorakoek 300 euroko saria dute eta hortik beherakoek 60 euroko saria. Lanak aurkezteko epea uztailaren 30ean amaitzen da. OinarriakNornahik parte har dezake lehiaketan nahi adina lanekin. Kartelak orijinalak izanen dira. Proposamenek gehienez ere 70 cm luze eta 48 cm zabal izanen dituzte. Ondoko testua izanen dute azalean: “Lakuntzako Jaiak 2010 Abuztuaren 21etik 26raâ€. Lanak ezizenarekin izenpetuko dira eta egilearen datuak aparteko gutun itxian sartuko dira. Saritutako kartela udalaren jabego izatera pasako da. Proposamenak uztailaren 30eko 13:00etarako aurkeztu behar dira, Lakuntzako udaletxeko idazkaritzan. Herri bozketaLakuntzarrek aukeratuko dute festetako kartela, herri bozketaren bidez.