Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Odol emaileen elkarteak Mikro-kontaketa Lehiaketa antolatu du lehen aldiz. Berriki jakinarazi dituzte irabazleen izenak. Euskarazko kategorian, Sakanara etorri da sari nagusia; Oihane Andueza Imirizaldu nagusitu da. Gogoetarako literaturaElkarteak odola ematearen inguruko hausnarketa piztu nahi du. Helburu horrekin antolatu du Literatura Lehiaketa. Idazleek 250 hitz zituzten gehienez ere hausnarketa hori egiteko. Dimentsio laburreko lanak izanagatik ere, denetariko sentipenak transmititu dituzte idazleek. 63 lan aurkeztu dituzte lehiaketara. Guztiek odola ematearen garrantzia islatu dute. Euskarazko kategorian Oihane Andueza Imirizaldu saritu du epaimahaiak, Odol tanta, plast! lanagatik. Lakuntzarrak 300 euroko saria jaso du. Sari bera jaso du gaztelaniako kategoriako garaileak, Francisco Javier Miranda zangozarrak. Lehiaketako epaimahaikide Aingeru Epaltzak lanen maila nabarmendu zuen.