Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzako Elai Alai dantza taldeak bere eguna ospatu zuen igandean. Ibarrangeluko eta Nabarnizeko dantza taldeek bat egin zuten lakuntzarrekin. Bezperan iritsi ziren Bizkaiko bi taldeak. Eguraldiak laguntzen ez bazuen ere, harrera beroa egin zieten Lakuntzako dantzariek. Herriko eskolak eman zieten aterpea. Hiru taldeetako ia 100 dantzariak kalera atera ziren igande eguerdian. 12:00etan kalejira jendetsua egin zuten herriko karriketan barna, herritarrak plazara deitzeko. Ondoren, 13:30ean, dantzaldia eskaini zuten herriko plazan. Taldeen jantzi koloretsuek, musika alaiak eta dantza arinek jai giroa jarri zuten herrian.Bazkariak eta jolasek arratsaldera arte luzatu zuten ospakizuna.