Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean udaletxean egindako bilkurarekin sortu zen Lakuntzako Kontseilua. Erakunde hori partehartzerako organo eta esparru gorena izanen da aurrerantzean. Lakuntzako Udalak herritarren parte hartzea sustatu nahi du. Hala sortu eta onartu zen Lakuntzako Herritarren Eskubideen Karta. Haren baitan jasoa daude Herritarren Partehartzearen Araudia eta parte hartzea garatzeko plana. Lakuntzako Kontseilua da herri osoari eragiten dioten jarduerak aztertu eta eztabaidatzeko parte hartze organoa. Bere egiteko nagusiak ekintza plan orokorrak eztabaidatzea, azterlanak edo txostenak sustatzea eta proposamenak egitea arlo hauetan: garapen ekonomikoa, toki garapena, herriaren plangintza estrategikoa eta hirigintzako proiektu handiak. KideakKontseilua osatuko dute udaleko kide guztiek, alkatea buru delarik. Horietaz gain, Elkarteen Udal Erregistroan inskribaturik dauden elkarteen hiru ordezkari. Herrian ordezkaritza handien duten sindikatuak, lanbide eta enpresa erakundeak, herritarren artean ospea duten pertsonak (alkateak edo udalbatzak proposatuak). Horiekin batera, hezkuntza, osasuna, zerbitzu lurralde plangintzako administrazio publikoetako ordezkariak (hitz eskubide, baina botorik gabe).