Festetako atorrak kartelera

Guaixe 2010eko uztailaren 27a

Hilabete eskas falta da Lakuntzako festetarako, eta herritarrak motorrak berotzen hasi dira dagoeneko. Lakuntzako udaletxeko ganbaran ikusgai egon dira festetako kartel lehiaketara antolatutako lanak. Herri bozketak erabaki ditu irabazleak. 16 urtetik beherakoen kategorian, bigarren urtez jarraian, Uxue Calleja gailendu da, Gure ohituretan oinarrituta kartelarekin. Helduen kategorian, berriz, Maria Jesus Villanueva nagusitu da Atorrak kartelarekin. Bere kartel koloretsuak  iragarriko ditu festak. 100 lakuntzarrek eman dute botoa eta nabarmen nagusitu dira aipatutako biak. Gazteak 60 euroko saria irabazi du eta helduen kategoriako irabazleak 300 euroko saria. Bi sariak etxean geratu dira.