Igerilekuen eguna ospatuko da

Guaixe 2010eko uztailaren 30a

Lakuntzako Udalak eta igerilekuko tabernaren kudeatzaileek bihar, uztailaren 31n, larunbatarekin, Igerilekuen Eguna antolatu dute. Eguerditik hasi eta arratsalderaino hainbat jarduera iragarri dituzte. Hala, 12:00etatik 14:00etara puzgarriak izanen dira igerilekuan. Eta ordurako, ordu bietarako, bazkaria prest izanen da. Haurrendako eta helduendako menua izanen da. Txartelak igerilekuko tabernan daude salgai. Bazkaldu eta gero, 16:00etatik 18:00etara, igerilekuan, atzera ere puzgarriak izanen dira. Bestetik, aste guztian barna ping pong txapelketa jokatzen ari da, eta arratsaldeko bostetan kanporaketak jokatzen hasiko dira, azken orduan finala jokatzeko. Eta eguna behar bezala despeditzeko, arratsaldeko zortzietan musika emanaldia izanen da. Bestetik, aurreko larunbatean mus txapelketa azkarra jokatu zen igerilekuetan. Zortzi bikote aritu ziren lehian, eta txapeldunak Xanti eta Joxemo izan ziren.