Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ligako lehen bi partidak galdu eta gero, hirugarren mailan dabilen Lagun Arteak joko onarekin eta jarrera positiboarekin ekin zion San Juanen kontrako partidari. Saiatu bai, eta ongi jokatu baita, baina San Juanek gehiago zela erakutsi zuen, partida dominatu baitzuen. Lagun Arteak aukera asko izan zituen hasieran, baina ez zuen asmatu. Aldiz, San Juanekoak penalty bati esker aurreratu ziren. Beste bi gol gehiago sartu zituzten Iruñekoek, eta bukaeran Unaik Lagun Artearen gol bakarra sartu zuen, penaltyz. 3-1 galduta bueltatu ziren etxera lakuntzarrak.