Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzak hartuko du, berriro ere, Bategin Eguna hartuko du. Igandean izanen da. Urdiaingo eta Altsasuko San Pedro zelaian ospatzekoa zen festa, baina eguraldiak lagundu ez duenez antolakuntzak lekuz aldatu du jai eguna. Bategin Egunaren helburua da eskubide zibil eta politikoen aldarrikapenak eta ongi pasatzeak bat egitea. Aurtengoan ospakizunaren bidez Udalbiltza auzian epaituak izaten ari diren 22 pertsonei babesa eta laguntza eman nahi zaie. LauEtzikoarekin laugarrenez antolatuko da Bategin Eguna. Aurreko edizioetan bildu direnak elkartasuna adierazi izan diete hainbat epaiketetan auzipetuak izan diren pertsonei: 18/98koak, Haika eta Segikoak, Amnistiaren Aldeko Batzordeak, Askatasunekoak eta Egunkariakoak.Laguntza Eskubide zibil eta politikoen aldeko ospakizunaren antolaketan (aurretik edo egunean) lagundu nahi duenak hots egin dezala 653 506 181era.EgitarauaESZENATOKI HANDIAN10:30ean Aurkezpena.11:00etan Pirritx eta Porrotx.12:15ean Bertsolariak.13:00etan Ekitaldia.16:00etan Kontzertuak: Esne Beltza eta Izargi.ESZENATOKI HANDIAN12:15ean Orduñako joteroak.16:00etan Sunbillatik kantuz kantu. BASO ANIMAZIOA 13:00ak arte Goloka, Batukada Nagusiak, trikitilariak eta Dangiliske. 17:00etan Kukubiltxoren Kukubel 2.0.Bazkaria ere egonen da: 700 pertsonarendako paella eta 500endako indabak. Castroko sardinak, Lazkaoko taloak, bokatak eta tortilla pintxoak izanen dira txoznetan. Kafe gunea ere egonen da.