Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ezker Soberanista Eraikitzen eta Hamaika Bil Gaitezen ekimenek ekainean Nafarroa Aldatzen dinamika aurkeztu zuten ekainean. Haren oinarria manifestu bat da eta hari babes emateko sinadura bilketa handia egiten ari dira herri ekimenak. Idatzi horretan Nafarroako egiazko aldaketa ekarriko duen elkarrizketa eskatzen da. Aldaketa sakona eta egiturazkoa" eskatzen du, "ezkerreko joera duena" eta proiektu guztiak "aukera berdintasunean defendatu eta gauzatzeko aukerarekin. Horretarako, manifestuak, eremu abertzale, aurrerakoi eta ezkertiar osoaren artikulazio eta elkarlana proposatzen du. Idatzian jasotzen denez, herritarren elkarrekintza aldaketaren motorra izanen da, horregatik parte hartzea aldarrikatzen da. FurgobiraEzker Soberanista Eraikitzen eta Hamaika Bil Gaitezen ekimenek Furgobira antolatu dute. Azaroaren 13ra bitartean, astebururo, sinadurak biltzen ariko dira, "Nafarroa osoan aldaketa politiko eta sozialaren aldeko sinadurak bildu eta indar ezkertiar eta abertzaleen artikulazioaren aldarrikapenean sakontzeko". Sakanara Furgobira bitan etorriko da: igandean Lakuntzara eta azaroaren 6an Altsasura. Furgobiraren geldialdi bakoitzean ekimenen bat eginen dute herritarrek, antolatzaileekin auzolanean.