Furgobirak geldialdia egin zuen

Guaixe 2010eko urriaren 11

Ezker Soberanista Eraikitzen eta Hamaika Bil Gaitezen herri ekimenek sustatu dute Furgobira. Nafarroako hainbat herri bisitatuko ditu, eta  bi erakundek adostu duten manifestuaren aldeko sinadurak biltzen. Nafarroan "aldaketa sakona eta egiturazkoa" eskatzen du, "ezkerreko joera duena" eta proiektu guztiak "aukera berdintasunean defendatu eta gauzatzeko aukerarekin. Bestalde, eremu abertzale, aurrerakoi eta ezkertiar osoaren artikulazio eta elkarlana proposatzen du. Idatziarekin ados zenak igande eguerdian Lakuntzan sinatzeko aukera zuen. Lakuntzarren ehun bat sinadura lortu zituzten, antolatzaileek jakinarazi zutenez. Horrekin batera, Ezker Soberanista Eraikitzen eta Hamaika Bil Gaitezen herri ekimenek Lakuntzako plazan bildutakoei auzatea eskaini zieten. Bildutakoek aldaketaren inguruan erakusgai jarri zuten erakusketa ikusteko aukera izan zuten. Guztia euskal musikarekin lagunduta.Lakuntzan manifestuaren alde sinatzeko aukera izan ez zuenak azaroaren 6an Altsasun horretarako izanen du.