Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lagun Arteak lan asko egin zuen Txantrearen kontrako partidan. Montoyaren golari esker aurreratu ziren Lakuntzakoak, baina Txantreako Aldabek berdintzea lortu zuen. Bigarren zatian Txantreako Aldabek 1-2koa ezarri zuen, baina 60. minutuan bina berdindu zuen Laguneko Nietok. Partidari eusten ari zen Lagun Artea eta edonork zeuzkan irabazteko aukerak, baina zorte txarreko jokaldi batean Txantreako Aldabek hirugarren gola sartzea lortu zuen. Adrian Aldaberen hat trick edo hiru golei esker, hiru puntuak Txantreara joan ziren. Tudelanok jarraitzen du lider, eta Lagun Artea sailkapenean azkena da, 3 punturekin. Larunbatean Zizurren jokatuko du Lagun Arteak, Zizurko Ardoi taldearen kontra. Ea egoerari buelta ematen dioten.