Mutilbera Lagun Artea baino gehiago izan zen

Guaixe 2010eko azaroaren 8a

Mutilberako partida hasi eta berehala, hirugarren minuturako aurreratu egin ziren Mutilbera taldekoak. Mutilberak dominatzen zuen baina aipatzekoa da Lagun Arteako Gallego atezainak jokaldi oso arriskutsuak salbatu zituela, eta 1-0arekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, ordea, Lagunen atean haztatu egin zuen Mutilberak, eta lau gol sartu zizkion. Aipatzekoa da Lagun Arteak ez zuela partida galdutzat jo eta saiatu eta saiatu aritu zela, baina onartu behar da Mutilbera gehiago izan zela. Denboraldia aurrera doa eta Lagun Arteak ez ditu puntuak pilatzen. Farol gorria izaten jarraitzen du, 20. Postuan dagoela, 3 punturekin. Salbazioa ere konplikatzen ari zaio. Igandean etxean jokatuko du, Peña Azagresaren kontra. Ea puntuak, behingoz, etxean gelditzen diren.