Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herriko plaza berritzeko 353.498,25 euro bideratzea onartu zituen Nafarroako Gobernuak, lau urteko inbertsio planaren barruan. Lanak heldu den urtean hasi nahi lituzke udalak. Hori horrela izateko maiatzerako proiektuak Gobernuaren eskutan egon behar du. Plaza berria nola izanen den zehazteko, Lakuntzako Udalak aste honetan inkesta bat zabalduko du herrian. Lakuntzarrek, besteak beste, erantzun beharko dute oinezkoendako plaza nahi duten, zuhaitz motak, haurrendako parkea nahi duten edo ez, edota zein hiri altzari nahi dituzten. Inkesten erantzunak azaro akabera arte bilduko ditu Udalak. Horiek udal arkitektoari pasako dizkiote eta hark San Saastin festetarako bi proposamen aurkeztu beharko ditu.